jaiakbizi.net

Jaien inguruko informazio guztia, Euskal Herriko gazteon atarian!

Euskal Herria kolorez, musikaz, aldarrikapenez eta festaz betetzen zaigu udararekin batera. Hamaika herri eta auzotako jaiak ospatzen dira udan zehar, eta baita urte osoan zehar ere.

Gaztesarean, aurten ere jai giro guzti honen berri pilatzeko apustuari ekin nahi diogu zuekin batera. Jaiakbizi.net, horixe izango da Euskal Herriko jai herrikoien erakusleiho, gure herrietako jaiak biziko ditugu honen bidez, egunez egun eta protagonisten ahotik. Euskal Herriko herrietako jaien datak, egitarauak, jaien kronika eta argazkiak, garraioak, kontzertuak, albisteak, bideoak… eta askoz gehiagok osatuko dute jaiakbizi.net.

Joan den urtean abiatu genuen ekimen honetan, berrikuntzak izango dira nagusi, besteak beste, urte osoan zehar ere martxan izango delako jaiakbizi.net.

Parte hartzea funtsezkoa izaten da jai herrikoietan, eta hala izango da jaiakbizi-n ere. Jaiakbizi.net denon artean osatuko dugun gunea izango da, gazte sarea osatzen dugun denok egingo dugu posible.

Parte hartu beraz zuen herri edo auzoko jaien berri emanez, parte hartu jai herrikoien alde!

Osatu dezagun Euskal Herriko jaien mapa!

Bidali zure herriko jaien inguruko informazioa formulario honen bidez

GazteSarea.net

Bilatu jaiak

Droga ezberdinen inguruko informazioa

www.ailaket.com

kopiatzeko eta zabaltzeko eskubide osoa duzu jatorria aipatuta

jaiakbizi (a bildua) gaztesarea.net

Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588