gasteizko jaiak [2009-07-02]
Abuztuaren 4tik 9ra izango dira aurtengo Gasteizko jaiak eta bertako herri mugimenduak txosnaratzeko
deia luzatu die herritarrei. Horrekin batera Txosna Batzordeak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta jai eredu ezberdin bat martxan jartzeaz gain, ahalik eta publiko zabalenera
iritsi nahi dutela adierazi dute. Info+ gara.net
elgetako jaiak [2009-07-02]
Aurtengoan ere egitarau oparoa antolatu dute Elgetako Gaztetxean Feria Nagusiko Jaiak ospatzeko. Gaurtik hasita eta igandera arte kontzertuak, txokolatada, trikibertsopotea eta bestelakoak antolatu dituzte eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute.
gaztetxeak [2009-07-01]
Ostiralean nazioarteko bi musika taldek kontzertua eskainiko dute Zizurko Esparru Gaztetxean. Bata Guachupe talde txiletarra da eta Zizurren egoteaz batera sanferminetan ere 3indarrok gazte peñaren egitarauaren baitan joko du. Eta bigarrena Tanghana´s Show talde galiziarra izango da diska berria aurkeztera datorrena. Kontzertua 19.00tan eta dohainik izango da. Info+ zizur-autogest.net
san fermin 09 [2009-07-01]
San ferminetarako 5 egun eskas falta direnean 3indarrok gazte peñak adierazi du Iruñeko udaletxeak herritarrak ito eta diruzale, enpresari eta yankiendako jai eredua
bultzatu duela eta horrekin batera gogor kritikatu du udalak Gora Iruñea! plataformari Takoneran karpa jartzea debekatu izana. Hala ere jada gazte peñak herri jaien aldkeo bideari ekin zionetik 5 urte igaro direla gogorarazi du eta aurtengo sanferminetarako egitaraua aurkeztuz norabide horretan jarraituko dutela berretsi dute. Info+ 3indarrok.net
Bidali zure herriko jaien inguruko informazioa formulario honen bidez
kopiatzeko eta zabaltzeko eskubide osoa duzu jatorria aipatuta
jaiakbizi (a bildua) gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588